Garraioa

Bergarako landa-guneko auzoak eta herri-guneak zeharkatzen dituen autobus-zerbitzua eskaintzen dugu ikasturte osoan zehar. Goizean, eguerdian edota bazkalostean erabil daiteke, eta ikasleek zaintzaile batekin egiten dute bidaia.

Ibilbideak eta ordutegiak ikusteko, ireki izen-emate fitxa. Zerbitzuren bat erabili nahi izanez gero, bete eta entregatu idazkaritzan. Bertan eskura dezakezue informazio gehiago (tarifak, aukerak, funtzionamendua…).