Irrati-amateur tailerreko esperimentuak

Urtarriletik hasita, irrati-amateurren inguruko tailer batean parte hartzen ari gara DBHko 4. mailako eta Batxilergoko hainbat ikasle. Ikastaroaren helburua da irrati-komunikazioaren oinarriak ulertu eta antena batzuk egin eta erabiltzea. Alex Escartin, Jon Sistiaga eta Felipe Uriarte dira gure gidariak, eta esker ona adierazi nahi diegu astero-astero era boluntarioan Aranzadi Ikastolara etortzeagatik.

Zer dela-eta ari gara tailer hau egiten? Bada, irrati-amateurren bitartez kontaktatzen delako Nazioarteko Espazio Estazioarekin. Gainera, hurrengo aste/hilabeteetan globo bat botako dugu estratosferara, eta ekintza horretan ere bere lekua izango du irrati-komunikazioak. Orain arte sekula egin ez dena burutzera goaz: estratosferara bidaliko dugun globotik zuzen-zuzenean transmitituko ditugu irudiak Lurrera. Frogak egiten aritu gara, eta uste dugu ederki aterako dela!

Sistemaren funtzionamendua ulertzeko, honats azalpenak:

          1) Argazki bat atera dugu mugikor batekin.

          2) Aplikazio baten bitartez, irudia kodifikatu eta soinu bihurtu dugu.

          3) Seinalea irratiz transmititu dugu guk egindako antena batekin.

          4) Beste aplikazio baten bidez, ikasle bakoitzak norbere mugikorrean jaso dugu argazkia.

          Interferentziak direla-eta, irudiak kalitatea galtzen du, baina sistema oso ona da irudiak espaziotik nola bidaltzen diren ikasteko.

 

      

                       Jatorrizko argazkia                                                    Argazkia jasotzen ari garen bitartean                                       Argazkia osorik jasota